Albisteak

Albistea

Bermeoko Ludotekak eta Gaztelekuak ikasturte amaierako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

 

2018-2019 ikasturteari amaiera ona emateko, asteburu honetan, ekainaren 1ean, zapatuan, etxeko txiki eta gaztetxoei zuzendutako Gaztelekua eta Ludoteka zerbitzuek ikasturte amaierako jaiak ospatuko dituzte; izan ere, orain oporrak hartuko dituzte urrira arte. Musika, jokoak, jatekoa eta giro ezin hobea izango dira ikasturte amaierako jaietan, udako oporrei ongi etorria emateko.

Ludoteka zerbitzua barikuetan eta zapatuetan egoten da zabalik, 17:30etik 20:30era. Zerbitzu hau 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Bestalde, herriko nerabeei zuzendutako zerbitzua, Gaztelekua, barikuetan eta zapatuetan zabaltzen da ere bai, eta ordutegia 18:00etatik 22:00etara izaten da. Zerbitzu hau 12 eta 18 urtera bitarteko gaztetxo eta nerabeei zuzenduta dago eta azpimarratzekoa da hezitzaile bi aritzen direla lanean. Orain udako oporrak hartu dituzte eta zerbitzua berriro ere urrian hasiko da.

 

 

30 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0