Albisteak

Albistea

Irish tabernak irabazi du Bermeoko XVIII. Tabernen mozorro txapelketaren 1. saria. Zubi Gane eta Artza Frontoiko tabernek jaso dute 2. eta 3. saria, hurrenez hurren.

 

‘Zaindu gure itsasoak. Gure altxorrak dira’ gaiarekin girotuta egon den Irish tabernak XVIII. Tabernen mozorro txapelketan lehenengo saria irabazi du. Bigarren saria ‘Eurovision’ txapelketan girotuta egon den Zubi Gane tabernak jaso du, eta hirugarren saria Frontoiko Artza tabernarentzat izan da ‘Mario Bros’ bideo jokoaren gaiarekin. 

Jai Batzordeak, urtero bezala, Aratusteetako martitzenean tabernen mozorroen lehiaketa antolatu du. Aurten XVIII. edizioa izan da, eta zazpi taberna aurkeztu dira: Artza Frontoiko taberna, Zubi Gane, Taraska taberna, Kai Alde, Batun-Batun, Irish eta Kafe Loidxe. 

Epaimahaia Bermeoko alkateordeak, Benito Ibarrolazak; Kultura zinegotziak, Aingeru Astuik,  eta Jai Batzordeko kideek osatu dute. Epaimahaiak parte hartzaile guztien tabernak bisitatu ditu eta guztien ‘maila ona’ eta “orijinaltasuna” azpimarratu ditu. Ildo berean, tabernek egindako lan handia nabarmendu du. 

 “Eskertzekoa da parte hartu duten tabernek egindako ahaleginak apainketa eta mozorro sortzaile eta orijinalak aurkezteko”, esan du. Sariak ematerakoan honakoak izan dituzte kontuan: tabernen apainketen eta mozorroen orijinaltasuna, umorea, erabili diren materialen kontsumo orekatua, euskararen erabilera eta tabernarien mozorro eta apainketa bat etortzea, besteak beste. 

“Lehenengo saria irabazi duen Irish tabernak itsasoan plastikoak sortzen duen kalteen inguruan kontzientziazio lana egin du eta emaitza benetan ikusgarria izan da”, azpimarratu dute. 

Sariak 

Sariei dagokienez, lehenengo sariaren irabazle izan den Irish tabernak hiru eguneko lagun birentzako spa & relax egonaldi berezia  eta itsuki irratiko publizitate pakete bat jaso ditu.  

Bigarren saria irabazi duen Zubi-Gane tabernak lagun birentzako spa & relax egonaldia jaso du. Frontoiko Artza Tabernak hirugarren saria jaso du, burbuila gaua, hain zuzen ere. Zorionak guztiei!!

05 / 03 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0