Albisteak

Albistea

Bermeoko Herri Lasterketan izena emateagatik jasotako dirua Itsas Salbamendu Humanitarioa GKE laguntzera bideratu da

 

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Taraska Gazte-Zahar taldeak urtarrilaren 27rako antolatutako Bermeoko XV. Herri Lasterketa bertan behera gelditu zen eguraldi txarragatik. Izena emateagatik jasotako dirua, 619,50 euro, hain zuzen ere, Itsas Salbamendu Humanitarioa  (SMH) Gobernuz Kanpoko Erakundeari eman zaio.  Erakunde hori sorosle, patroi eta osasun arloko boluntarioek osatzen dute, pertsona errefuxiatuak laguntzeko helburuarekin. 

Irune Ormaetxeak, Bermeoko Kirol zinegotziak, Jon GarcĂ­ari, Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEren boluntario bermeotarrari, eman dio laguntza hori Bilbon porturatuta dagoen erreskaterako Aita Mari itsasontzian. 

 

01 / 03 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0