Albisteak

Albistea

Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako I Ikastaroa martxoaren 4tik maiatzaren 15era

Aurre-matrikula urtarrilean https://www.uik.eus/ webgunean

 

Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako I Ikastaroa eskainiko da martxoaren 4tik maiatzaren 15era Urdaibaiko Ekoetxean. Ikastaroaren helburua da Urdaibai Biosfera Erreserbako ondarearen interpretazioaren erabilera zuzena sustatzea. Horretarako, interpretazio-teknikak irakatsiko dira, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ondare naturala eta kulturala erabiltzen duten pertsonek, entitateek eta enpresek ahalik eta formaziorik hoberena izan dezaten. 

Ikastaroa ondare naturala eta kulturalaren alde zehatzen deskribapenarekin osatuko da eta Urdaibai Biosfera Erreserbako hainbat interpretazio-ekipamendu bisitatu eta aztertu egingo dira. 

Urdaibai Biosfera Erreserbaren helburua da, besteak beste, garapen iraunkorrari buruzko praktika egokiak ikasteko eta erakusteko tokia izatea. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da bere ondarea ezagutaraztea, bisitariei eta baita bertokoei ere. Horretarako, interpretazio-zentroak, museoak, aztarnategi arkeologiko interpretatuak, baserri-eskolak, agroturismoak edo turismo-bulegoak ditu, besteak beste. Hala ere, ezinbestekoa da gure interprete-gidariak gaitzea iraunkortasunaren kontzeptua eta eskuragarri diren teknika hoberenak erabili eta barreiatu ditzaten. 

2014. urtean onartutako Garapen Iraunkorraren Arloko Interpretazio, Ikerketa, Gaikuntza eta Hezkuntza Planak Urdaibaiko Erreserban PICE – IGHP Urdaibai Biosfera Erreserbako interpretazioari lotutako eragileen artean partekatutako kudeaketa bultzatzea du helburu.

PICE – IGHP-ak eragileak Koordinaketa-Batzorde ezberdinetan biltzen ditu, gaiaren arabera. Horietariko bat Formazioa eta Gaikuntza Batzordea da. Horretan, Bermeo-Mundaka-Sukarrietako Behargintzak, Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak, Lanbidek, Urremendi Landa Garapenerako Alkarteak eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zerbitzuak parte hartzen dute. 

Batzorde honen lehenbiziko ekintza, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin martxan jarriko den Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako I Ikastaroa da.  Ikastaro honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek https://www.uik.eus/  web gunean egiteko aukera izango dute.

24 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0