Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Lurdeia zoriondu du Tripadvisorrek Munduko, Europako eta Estatuko hotel hoberena izendatu duelako, kalitate-prezio onenaren kategorian

 

Tripadvisor bidaia bilatzaileak Bermeoko Lurdeia landa-etxea, Kalitate-Prezioa kategorian,  Munduko, Europako eta Estatuko hotel hobeena izendatu du; izan ere,  hiru kasuetan lehenengo postua eman dio. Hori dela eta,  Bermeoko Udalak zorionak eman dizkio eta sari horiek  bai Lurdeiarentzat bai Bermeoko herriarentzat “oso positiboak” direla adierazi du. 

Bermeoko Udalak adierazi duenez, “pozgarria” da aurten ere Bermeoko Lurdeia  landa-etxeak Tripadvisor-en sari garrantzitsuak jasotzea, lehenengo postua, hain zuzen ere, sektoreak Bermeon “kalitatezko turismoa sustatzeko egiten duen apustua erakusten duelako, eta sari hauek egindako lan onaren emaitza direlako”. 

“Beraz, zorionak Lurdeiari, sari hauekin bere lan eta zerbitzu ona aitortzen direlako: Bermeorentzat albiste ona da”, nabarmendu du.

23 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0