Albisteak

Albistea

Urdaibai eskubaloi taldeko mutil gazteek A4 finala jokatuko dute asteburuan Bermeon

 

 

Urdaibai eskubaloi taldeko mutil gazteek A4 finala jokatzeko txartela lortu dute eta asteburu honetan jokatuko dute Bermeon; izan ere, Bermeoko Araneko kiroldegia izango da final horren egoitza. 

Eskubaloi A4 finala urtarrilaren 19an eta 20an izango da Bermeon. Urtarrilaren 19an, zapatuan, 10:30ean Atl. Basauri eta Loiola taldeen arteko lehia izango da eta 12:15ean Urdaibai eta Urdaneta taldeen artekoa. Horietan sailkatzen direnak urtarrilaren  20an, igandean, finala jokatuko dute 12:30ean Araneko kiroldegian.  Zorte on Urdaibai Eskubaloi taldeari!

 

18 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0