Albisteak

Albistea

'Basogintza Bizkaian. Eta orain zer?' hitzaldia azaroaren 29an, eguenean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Gaur egungo Bizkaiko basoen egoera azaltzeko da eta gure basoen etorkizunari buruz hitz egiteko ‘Basogintza Bizkaian. Eta orain zer?’ hitzaldia antolatu du Bermeoko Udalak.  Kolore Guztietako Basoak elkarteko kideek eskainiko dute hitzaldia azaroaren 29an, eguenean, arratsaldeko 19:00etan Nestor Basterretxea aretoan. Sarrera doan izango da. 

Ildo horretan, bertaratutakoek gaur egun Bizkaiko basoen krisiaren arrazoiak ezagutu ahal izango dituzte eta basoen dibertsifikazioaren beharra ere azpimarratuko da, besteak beste. Horrez gain, Kolore Guztietako Basoak elkarteak Bizkaiko baso kudeaketa hobetzeko proposamena aurkeztuko du. 

Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu hitzaldi honetan parte hartzera.

 

23 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0