Albisteak

Albistea

'Rise to Fall', 'Vhäldemar', 'Morphium' eta 'Etorkizun beltza' 11. Halloween Metal Fest-en Bermeon, zapatuan, azaroaren 10ean

RISE TO FALL, VHÄLDEMAR, MORPHIUM ETA ETORKIZUN BELTZA 11. HALLOWEEN METAL FESTEN BERMEON, ZAPATUAN, AZAROAREN 10EAN

 

Bermeoko Kafe Antzokiak Halloween Metal Fest jaialdiaren 11. edizioa hartuko du larunbatean, azaroaren 10ean, gaueko 21:00etatik aurrera. Bertan, Etorkizun Beltza, Morphium, Vhaldemar eta Rise to Fall taldeekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.

Halloween Metal Fest Etorkizun Beltza talde heavy metalaren kontzertuarekin hasiko da. Gernikako talde horrek iñigo Acha bermeotarrak zuzendutako ‘Sasijainkoen Elikagai’ bere bideoklip berria Halloween jaialdian aurkeztuko du.

Ondoren, Morphium taldearen txanda izango da. Geronako metal talde horrek Bermeon bukatuko du ‘The Blackout’ bira arrakastatsua. Bira horren barne, besteak beste, Letonian eta Estonian eskaini dituzte kontzertuak.

Vhäldemar taldea Bermeoko Halloween Metal Festera ‘Against All Kings Tour’ biraren barne etorriko da. Bira horretan Japonen eta Holandan eskaini dituzte kontzertuak eta, era berean, Dimetal Fest eta Leyendas del Rock jaialdi ospetsuetan egon dira.

Rise To Fall taldeak, Resurrection Fest bezalako jaialdi ospetsuetan egon ondoren, Bermeon ‘Into Zero’ bere disko berria aurkeztuko du.

Aipatutako kontzertuz gain, Halloween Metal Festek Halloween Metal videojukebox eskainiko du, metal musikarekin gozatzeko aukera egongo da goizeko 06:00ak arte, zozketak izango dira eta sorpresaz beteriko gau bat bizitzeko aukera eskainiko du.

Halloween Metal Fest 2018 jaialdiaren sarrera 11 eurokoa da aurretiaz erosita, eta 13 eurokoa leihatilan. Aurretiaz hurrengo salmenta puntuetan eskura daiteke: Bermeoko Kafe Antzokia eta Luma liburu-denda, Gernikako Ospa taberna, Mungiako Herriko Taberna eta Bilboko Gothic zone dira. Horrez gain, www.bermeokokafeantzokia.com/es/tiketak webgunean ere eskuratu daitezke (11 euro + gastuak).

Bermeoko Spookypheria Productions kultur elkarteak hamaikagarren urtez antolatzen du Halloween Metal Fest jaialdia, Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Jaialdi horretan herritarren parte hartzea gero eta handiagoa izan da urtetik urtera eta musikarekin gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du. Informazio gehiago: https: //www.facebook.com/halloweenmetalfestbermeo/

 

 

05 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0