Albisteak

Albistea

11 urteko Ian Ponciano bermeotarrak Txinan ospatuko den munduko skateboarding txapelketan parte hartuko du

 

 

Ian Ponciano 11 urteko gazte bermeotarrak Txinan, Nanjing-en, ospatuko den munduko skateboarding txapelketan parte hartuko du urriaren 29tik azaroaren 4ra. 

Ianek Estatuko Federazioarekin parte hartuko du munduko txapelketan beste bi mutil eta hiru neskarekin batera. Ian bera eta 10 urteko Kataluniako neska bat eta Galiziako 14 urteko beste neska bat izango dira taldeko gaztetxoenak; izan ere, taldeko gainerako partaideek 18 urtetik gora dituzte. Horrela, zapatuan, urriaren 27an, irtengo dira Bartzelonatik Txinarantz, munduko skateboarding txapelketan parte hartzera. 

Horrez gain, Txinan munduko lehiaketan parte hartu ondoren, Ian Ponciano, taldeko gainerako kideekin batera, azaroaren 5ean, Kaliforniara joango da; bertan, teknifikazio saio batean parte hartuko du, 2019, olinpiada aurreko urtea delako. 

Ian Ponciano zazpi urterekin hasi zen skate egiten Bermeon eta nahiz eta oso gaztea izan, 11 urte, hainbat sari irabazi ditu jadanik skatean. Esate baterako, joan den urtean Estatuko txapelketan SUB 16ko txapelduna izan zen bowl diziplinan eta vert diziplinan SUB16ko txapleduna eta 6.a nagusien artean. Aurten, ekainean Getxon izandako ‘La Kantera Invitational’  nazioarteko lehiaketan 10. Postua lortu zuen eta Bartzelonako SUB 16an ere irabazlea izan zen eta nagusien artean 3. Postua lortu zuen. 

 “Hortaz, hainbat dira Bermeoko gaztetxo honek lortu dituen garaipenak  eta lortuko dituenak. Datorren astean Txinan izango da munduko txapelketan! Zorionak eta zorte on Ian Ponciano!”

24 / 10 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0