Albisteak

Albistea

Ana Pola bermeotarraren proiektua Sprint-Inn Bizkaia ekimenean parte hartzeko hautatua izan da

Proiektu honen bidez parte-hartzaileek azelerazio zerbitzua jasoko dute Madrilgo Tetuan Valley negozio azeleratzailearen eskutik

 

 

Bermeoaldeko Behargintzak, Azaro Fundazioak, Gernikako Lanbide Ekimenak, Ermuako Udalak eta Durangaldeko Lehiakortasun Guneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Sprint_Inn Bizkaia proiektua martxan jarri dute eta Ana Pola bermeotarra izan da, besteak beste, proiektu horretan parte hartzeko hautatutako pertsona bat. 

Sprint_Inn proiektuaren helburua da, berrikuntzaren eta metodologia berrien bitartez, negozio ideiak azaleratzea eta ekintzailetza ekosistemako eragile nagusiekin kontaktuan jartzea. Horrela, parte-hartzaileek, euren artean Ana Polak, azelerazio zerbitzua jasoko dute Google Spaceko Madrilgo Campusean dagoen Tetuan Valley ospetsuan. 

Bermeon sei proposamen jaso ziren, hautagaien proposamenak aztertu ondoren eta elkarrizketak egin ondoren, Ana Poloren proiektua aukeratua izan da. Bere proiektua da Programazio Neurolinguistiko eta hipnosi on line eskola bat sortzea. Eskola hori zuzenduta dago batez ere ikastaro espezializatu horiek egiteko mugitu ezin diren pertsonentzat, eta baita etxetik eroso egin nahi dituztenentzat ere, haiek aukeratzen duten momentuan egiteko. Horrez gain, nahiz eta ikastaro presentziala eginda izan, formazioa osatzeko ikus-entzunezko materiala izan nahi duten pertsonei zuzenduta dago. 

Ana Pola Nazioarteko Harremanetan, ikasketa diplomatikoetan eta garapen ikasketetan lizentziatua da Londresek Metropolitan Universityn. Azken 15 urteetan bere ikerketa eremu nagusia Programazio neurolingistikoa izan da, eta eremu horren sortzaileetariko batekin, John Grinderekin, hain zuzen ere, jaso du formazioa. 

Hortaz, Ana Polaren proiektua aukeratua izan da eta, hori dela eta, aholkularitza pertsonalizatua izango du bere negozio/enpresa ideia definitu, azeleratu eta abian jartzeko. Horretarako, programaren bidez, ideiak lantzeko espazioak izango ditu, azelerazio zerbitzua jasoko du Madrilgo Tetuan Valleyen, Bizkaiko eta Madrilgo mentoreen aholkularitza, eta Design sprint lan metodologia berrietan oinarrituta definizio eta azelerazio zerbitzuren prozesuan parte hartuko du.

  

 

 

14 / 08 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0