Albisteak

Albistea

Izaro Abaroa bermeotarraren 'Baguez Bermiorantz!' kartela 2018ko Andra Mari jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea

 

 

 

Izaro Abaroa bermeotarraren ‘Baguez Bermiorantz!’ kartelak irabazi du Bermeoko 2018ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketa, eta 600 euroko saria jasoko du. 

Herritarrek euren botoekin Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartelaren irabazlea aukeratu dute epaimahaiak aukeratutako hiru kartel finalisten artean. Herritarrek Kultur etxean ezarritako kutxan bai internet bidez eman dute botoa eta, aurten, parte hartzea iaz baino handiagoa izan da, internet bidez zein kutxan.

Jai batzordeak botoa eman duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie, “herritarron iritzia garrantzitsua delako Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko”. “Pozgarria da guztion artean Bermeoko jaiak iragarriko duen kartela aukeratzea, izan ere, Bermeoko jaiak jai parte hartzaileak dira”, esan du.

Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izan dute eta internet bidez jasotakoek %30a, eta Izaro Abaroaren ‘Baguez Bermiorantz!’ kartelak irabazi du.

Aurten 12 kartel aurkeztu dira lehiaketan. Epaimahaiak,  -Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutakoa-, horien artean aukeratu zituzten hiru kartel finalistak eta herritarrek horien artean aukeratu dute irabazlea.

06 / 07 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0