Albisteak

Albistea

Bermeoko Goiko plazan 'Van Sobre Ruedas' ekimena izango da asteburu honetan, uztailaren 6tik 8ra

 

Bermeoko Goiko Plazan Van Sobre Ruedas, Food Truck Market, ekimenarekin gozatzeko aukera izango da asteburu honetan, uztailaren 6an, 7an eta 8an, hain zuzen ere. Ekimen gastronomiko honen bitartez hainbat motatako janariak eskainiko dituzten bederatzi ibilgailu-taberna batuko dira Bermeon eta, horrez gain, umeentzako ekintzak, musika zuzenean, kontzertuak eta bestelakoak egongo dira giro paregabea sortuz Alde Zaharrean. Ekimen hori Kovan-ek antolatzen du Bermeoko Udalaren laguntzarekin. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, asteburu honetan Alde Zaharrera bertaratzen diren guztiek era askotako jatekoak dastatzeko aukera izango dute, besteak beste, hanburgesak, hot dog, pasta, mexikar jatekoa, bokatak, pizzak eta krepe gozo eta gaziak. 

Van Sobre Ruedas ekimena bihar, barikuan, arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta 23:30ak arte egongo da irekita. Zapatuan, uztailaren 7an, ekimenarekin eguerdiko 13:00etatik 23:30ak arte gozatzeko aukera izango dugu bermeotarrok eta kanpotik datozen pertsona guztiak. Domekan, uztailaren 8an, 13:00etan hasiko da eta 19:30ak arte izango dugu. 

Bihar, barikuan, uztailaren 6an, 19:00etan hasiko da Van Sobre Ruedas ekimena  umeentzako ekintzak izango dira. 19:30 Indian Feathers taldearen musika zuzenean entzuteko aukera izango dugu eta 22:00etan Sicacusticak La Salvek babestutako kontzertua eskainiko du Goiko plazan. 

Uztailaren 7an, zapatuan, hainbat ekimen izango ditugu. Goizean, 13:00etatik 15:00etara umeentzako ekimenak egongo dira eta 18:00etatik 20:00etara Musiclab ekimena. Helduek mago baten ikuskizunarekin ondo pasatzeko aukera izango dute 18:00etan eta 20:30etik aurrera musika zuzenean izango da, Marta Urionaren eskutik. 22:00etan La Salvek babestutako kontzertua izango da, Cheaters trio country band taldearena, hain zuzen ere. 

Uztailaren 8an, domekan, 13:00etan umeentzako jolasak Goiko plazan eta 17:00etatik aurrera Musiclab ekimena izango da. 18:00etan Elleyren musika zuzenean entzuteko aukera egongo da eta 18:30ean umeentzako mago baten ikuskizuna eskainiko da. 

Beraz, adin guztietako egitarau zabala eskainiko du Van Sobre Ruedas ekimenak asteburu honetan Bermeoko Alde Zaharrean. Van Sobre Ruedas, ekimenak eta antolatzaileek eta Bermeoko Udalak “herritar eta kanpotar guztiak asteburu honetan Bermeora etortzera gonbidatzen ditugu gastronomia, kontzertu eta giro apartarekin disfrutatzeko aukera paregabea egongo baita”.

05 / 07 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0