Albisteak

Albistea

Aisialdiko begiralea izateko ikastaroa aurtengo urriaren 20tik 2019ko maiatzaren 5era

 

Bermeoko Udalak aisialdiko begiralea izateko ikastaroa antolatu du, Gaztetxo Eskolarekin batera.  Ikastaroa, 2018ko urriaren 20tik 2019ko maiatzaren 5era arte izango da, 12 asteburutan. Izena ematea urriaren 11ra arte edo eskainitako gehienezko plaza kopurua bete arte egongo da zabalik GIZen, Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean. 

Eskolak bariku arratsaldeetan eta zapatuetan izango dira Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Derrigorrezkoa izango da 12 saioetara joatea, izan ere, baten batera falta izanez gero, ez da titulurik tramitatuko eta datorren ikasturtean errekuperatu beharko da.

Ikastaroaren atal teorikoak 150 orduko iraupena izango du, aurreko urteetan baino gutxiago. Hori amaitutakoan, ikasleek 160 orduko praktikak egin beharko dituzte. 

Praktika horiek Udalaren gazteria zerbitzuetan egiteko aukera egongo da (Gaztelekua eta Ludoteka), lekua egonez gero. Bestela, Gaztetxo Eskolak kudeatzen dituen udalekuetan edo norberan kabuz burutu beharko dira. 

Titulazio ofiziala

Eusko Jaurlaritzaren Aisialdiko Begirale titulua lortzeko, beraz, ikasturtearen 12 ikastaro edo saioetan parte hartzeaz gainera, aipatutako praktikak garatu beharko dira. 

Ikastaroak 20 lagunentzako lekua dauka, gehienez.  Ikasleek 18 urte izan beharko dituzte begirale praktikak gauzatzeko edota atal teorikoa bukatzen denerako. Hau da, 2019ko ekainerako 18 urte beteta izan beharko dituzte, izan ere, derrigorrezkoa da 18 urte beteta izatea praktikak egiteko eta titulua tramitatzeko.

Ohi bezala, izena ematerakoan eta taldea osatzeko unean 35 urtera arteko gazte bermeotarrek izango dute lehentasuna. Ikasleak euskaldunak izan beharko dira, ikastaroa euskaraz izango baita. 

Matrikularen prezioari dagokionez, aurreko urteetako berbera izango da, Bermeoko Udalak finantzatuko baitu ikastaroaren zati bat. Horrela, Bermeon erroldatutako 35 urtera arteko gazteentzat 350 euro izango da eta Bermeon erroldatutako 35 urtetik gorakoak eta beste herrietakoentzat 400 euro. Matrikularen barne aterpetxeetako hiru asteburuak sartuta egongo dira.

Izena eman nahi dutenek Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko lehen solairuan kokatuta dagoen Gazteentzako Informazio Zerbitzura joan beharko dute. Ikastaroari buruzko informazio gehiago eskuratzeko ere GIZera hurreratu beharko dira (Tel.: 946179158 – e-posta: giz@bermeo.eus – Webgunea: www.giz.bermeo.org

27 / 06 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0