Albisteak

Albistea

Herritarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute hiru finalisten artean

HERRITARREK ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIEN KARTEL IRABAZLEA AUKERATU AHAL IZANGO DUTE HIRU FINALISTEN ARTEAN

 

Herritarrek euren botoekin 2018ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute hiru kartel finalisten artean, “Andramaixen pentsamentuen’, “Baguez Bermiorantz!” eta “Haizien barrure”, hain zuzen ere. Kartel finalista horiek joan den barikuan, ekainaren 22an, epaimahaiak aukeratutakoak dira.

Horrela, herritarrek gaurtik, ekainaren 26tik, uztailaren 5era arte bozkatu ahal izango dute Bermeoko Kultur etxean ezarriko den kutxan edo internet bidez  
(https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdqVWkiRdLEG42NZEIZe-nsHib9pHftqHnB3gyNgo3Es3JK6w/viewform).

Lotura Bermeoko Udaleko webgunean (www.bermeo.eus) eta facebook-en (https://www.facebook.com/BermeokoUdala) izango da eskuragai. Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozka dezake. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute eta internet bidez jasotakoek %30a.

Aurten hamabi kartel aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak, -Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutakoa-, horien artean aukeratu ditu kartel finalistak. Aukeraketa egiterako orduan kalitate artistikoa, originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea eta lehiaketaren oinarrietako ezaugarriak jasotzea (jai herrikoiak eta herritarrentzat izatea, parte-hartzaile eta sortzaileak, euskaldunak, feministak, solidarioak eta ekologistak) , besteak beste, baloratu izan dira.

Epaimahaiak adierazi duenez, aurkeztutako kartelak estilo oso ezberdinetakoak izan dira, agerian utziz Bermeon dagoen sormen gaitasun anitza. Epaimahaiak parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie egindako lanagatik eta Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeagatik.

Hiru kartel finalistak Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean egingo den erakusketan ikusi ahal izango dira astegunetan, uztailaren 5era arte ( 9:00-14:00 eta 17:00-21:45). Kartel irabazlea uztailaren 6an jakinaraziko da.

Argibide gehiago nahi duten pertsonek, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean (Irakaskintza 14 -16. Tel.: 946179157; kultura@bermeo.eus ) jaso ahal izango dute.

 

 

 

 

26 / 06 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0