Albisteak

Albistea

Eskola 21 ekimenaren barne, eskola eta udal foroak egingo dira barikuan, ekainaren 15ean, Bermeon

 

Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan, Eskola Foroa eta Udal Foroa egingo dira barikuan, ekainaren 15ean, Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean. Bermeoko Udalak azaldu duenez, foroen helburua honakoa da: Bermeoko ikastetxe guztietako (Herri Eskola, Eleizalde Ikastola eta Sagrado Coraz√≥n) ikasle zein irakasleek, udalari aurkeztea ikasturte honetan zehar ingurumenaren alorrean egindako lana eta euren proposamenak udalari luzatzea. Aurtengo gaiak, besteak beste, honakoak izango dira: gosari eta hamaiketako osasuntsuak eta pipa azalen eta txikleen kanpaina. 

Horrela, goizeko 11:00etatik 12:00etara, eskola foroa egingo da. Bertan, ikastetxe guztietako guraso, ikasle eta irakasleen ordezkariek euren ikastetxeetan ingurumenaren arloan eta aipatutako gaien inguruan egindako lana partekatuko dute.   

Ostean, udal foroa 12:00etatik 13:00etara izango da. Bertan, eskola foroaren partaideek Idurre Bidegureneri, Bermeoko alkateari; Irune Ormaetxeari, Ingurumen zinegotziari, eta udal ordezkariei  harrera egingo die eta aurreneko saioan prestatu duten aurkezpena azalduko die. 

Gero iradokizunen eta elkarrizketaren txanda izango da. Bermeoko Udalak azaldu duenez, oso garrantzitsua da herriko ikastetxeek gure ingurumena zaintzearen alde hartzen duten konpromisoa, jasangarritasunaren garrantzia txikitatik landu eta barneratu dezaten. 

Ekitaldiari amaiera emateko,  talde argazkia egingo da eta Bermeoko produktuen dastaketa txiki bat ere bai. 

11 / 06 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0