Albisteak

Albistea

Musikarekin gozatzeko aukera ugari ekainean Bermeon

 

Musikarekin gozatzeko aukera ugari egongo dira ekainean Bermeon, izan ere, Udalaren Musika Eskolaren taldeek hainbat kontzertu eskaini eta eskainiko dituzte. Esate baterako, atzo, ekainaren 4an, Musika eskolako soka taldeko ikasleek kontzertua eskaini zuten Bermeoko Musika eskola alboko aterpean eta, gaur, ekainaren 5ean, 19:00etan Tutti kontzertua eskainiko dute toki berdinean.

Ekainaren 12an eta 13an, martitzenean eta eguaztenean, Museunmusika programaren barne, musika eskolako ikasleek kontzertu bana eskainiko dute Bermeoko Arrantzaleen museoan, 19:30ean.

Era berean, ekainaren 13an, 17:30ean, Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako egoiliarrek eta, ekainaren 14an, 18:30ean, Egoitz Alai zaharren egoitzako egoiliarrek musika eskolako ikasleen kontzertuekin ondo pasatzeko aukera izango dute.

Horrez gain, ekainaren 19an, martitzenean, musika eskolako haize-taldeko ikasleek ‘Haizeen doinuak’ kontzertua eskainiko dute Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzan, eta bertako egoiliarrek, ekainaren 21ean, eguenean, trikitixa doinuek entzuteko aukera izango dute, 18:00etan, musika eskolako ikasleen eskutik.

 

05 / 06 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0