Albisteak

Albistea

Neurolagun elkarteak zahartze prozesu osasuntsuari buruzko hitzaldia eskainiko du, ekainaren 14an, Nestor Basterretxea aretoan

 

Neurolagun elkarteak zahartze prozesu osasuntsuari buruzko hitzaldia eskainiko du ekainaren 14an, eguenean, 19:00etan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. 

Hitzaldi horretan arlo ezberdinetan adituek hainbat gai jorratuko dituzte. Horrela, lehenik eta behin, Juanma Encinasek, Ikerbasque ikerketa irakasleak Achucarro Basque Center for Neuroscience-n (EHU), neurogenesiari buruz hitz egingo du, hau da, pertsona helduetan neurona berrien sorrerari buruz. 

Ondoren, Jesús Mari Cortés, Ikerbasque ikerketa irakaslea Biocruces Osasun Ikerketa Institutuan (EHU), burmuin osasuntsuari buruz arituko da, pertsona heldu eta osasuntsu baten burmuinaren itxura eta funtzionamenduari buruz, hain zuzen ere. 

Hirugarren gaia izango da funtzionamendu neuropsikologikoa pertsona heldu osasuntsuetan eta gai hori jorratuko du Laiene Olabarrietak, Psikologian lizentziatua eta doktorea Deustuko Unibertsitatearen eskutik. 

Azkenez, lehen mailako arreta osasunean, prebentzioa eta gaixotasun kronikoei buruz hitz egingo du Gontzal Grandesek, lehen mailako arreta guneko sendagileak eta Bizkaiko lehen mailako arreta ikerketa unitatearen koordinatzaileak.

Neurolagun irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da. 2017an Euskal Herriko Biomedikuntza ikerketa zentro nagusietako (Biocruces osasun Ikerketa institutuan, Euskal Herriko Unibertsitatean, etab.) jakintza-alor ezberdinetako ikerlari talde batek sortu zuen. 

Bere helburuak bi dira: alde batetik, neurozientziako ezagutza eta Euskal Herriko neurozientziako ikerketa lerroak zabaltzea; eta, bestetik, eskualdeko, estatu mailako eta nazioarteko ikerketa taldeen arteko kolaborazioa sustatzea (beti jakintza-alor ezberdinetatik), Euskal Herrian ikerketa kolaboratibo bikaina bultzatzeko eta pazienteen benetako beharrak erantzuten dituzten proiektuak sustatzeko. 


Bermeoko Udalak hitzaldi oso interesgarriak izango direla adierazi du eta herritar guztiak gonbidatu ditu. Sarrera dohainik da. 

05 / 06 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0