Albisteak

Albistea

Bermeoko merkatu txikia maiatzaren 26ra atzeratzen da

 

 

Nahiz eta hasiera batean maiatzaren 12rako aurreikusita zegoen, Bermeoko merkatu txikia maiatzaren 26ra atzeratu da. Hortaz, Haitz Nagusije auzo elkarteak Bermeoko Goiko plazan antolatzen duen merkatu txikia maiatzaren 26an, zapatuan, izango da, aurten berezitasun batekin, goiz eta arratsaldean izango baita, 10:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. 

Bertan arropak, liburuak, koadroak, diskoak, jostailuak eta bestelakoak aldatzeko, trukatzeko, erosteko eta saltzeko aukera egongo da. Merkatu honetan produktuak salmentan edo elkartrukean jarri nahi dituztenek 656793241 telefono zenbakian eman behar dute izena.

 

04 / 05 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0