Albisteak

Albistea

'Alizia lurralde miresgarrian' umeentzako antzerkia ikusgai apirilaren 27an, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian

 

 

Glu Glu konpainiaren eskutik, ‘Alizia lurralde miresgarrian’ umeentzako antzerkia egongo da ikusgai barikuan, apirilaren 27an, Bermeoko Kafe Antzokian 18:30ean. 

Lewis Carrollen “Alizia lurralde miresgarrian” ipuinaren haur antzerkirako moldaketa aurkeztuko du Glu Gluk. Ipuin klasikotik abiatuta gaur egungo haurrei zuzenduta, ikastearen edertasunaz eta beharraz arituko da antzezlana.

Kantu, dantza eta antzerkiarekin Alizia neska gazteak hainbat pertsonaia xelebre eta dibertigarri ezagutuko ditu. Haiei esker onartuko du, eskolan erakusten dioten bezala, matematika, ingurugiroa, elikadura eta hizkuntzak ikasteak sekulako onurak ematen dizkigula, eta, gainera, dibertigarria ere dela.  

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, www.kutxabank.es webgunean eta BBKren zerbitzu anitzetarako kutxazainetan. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 17:30etik aurrera, sarrerak gelditzen badira.

24 / 04 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0