Albisteak

Albistea

Ines Bengoak 'Berdintasuna maite dugulako' ipuin saioa eskainiko du barikuan, martxoaren 16an, Bermeoko udal liburutegian

 

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Ines Bengoa ipuin kontalariak ‘Berdintasuna maite dugulako’ ipuin saioa eskainiko du barikuan, martxoaren 16an, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan.

 

‘Berdintasuna Maite Dugulako’ ipuin saioa pertsona bakoitzak norbereganako eta besteenganako errespetuaz hitz egiten duten ipuin dibertigarriekin osatuta dago 

‘Berdintasuna Maite Dugulako’ ipuin saioko ipuin sortaren protagonistak printze, printzesa, neska eta mutilak izango dira eta eurekin gauzak egiteko modu berriak daudela ikasiko dugu modu dibertigarri eta atseginean.  

Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da.

 

 

12 / 03 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0