Albisteak

Albistea

‘Janis: Little Girl Blue’ Janis Joplineri buruzko dokumental musikala bihar, urtarrilaren 19an, Bermeoko zineman

 

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne, bihar, barikuan, urtarrilaren 19an, ‘Janis: Little Girl Blue’ Janis Joplin abeslariari buruzko dokumental musikala ikusteko aukera egongo da Bermeoko Nestor Basterretxea zinema aretoan, 19:00etan. Sarrera doan izango da. 

‘Janis: Little Girl Blue’ dokumental musikala etengabeko ikerketa triangelu batean, zuzeneko artxiboan eta dokumentu intimoetan sostengatzen da. Familiako istorio berezi bat erakusten du; izatez neska handinahitsuaren eta bihurriaren istorioa, zortea bilatzeko bere sorterritik ihes egiten duenarena, hain zuzen ere. 

Amy Bergek zuzendutako dokumentala zorrotza da elkarrizketatuekin eta artistaren anaia txikiak, maitale ugari, eta Big Brother & The Holding Company taldeko kideak elkarrizketatzen ditu.  Filmak musika asko du, baina musika hori abestu zuen emakumea, Janis Joplin, nabarmentzen du, maitasunez, sakontasunez eta leuntasunik gabe. Ohorezko ordain bat da. 

Pelikula 2015ean estreinatu zen eta 106 minutuko iraupena dauka. Jatorrizko hizkuntza ingelesa da. Bermeon euskarazko azpitituluekin eskainiko da.

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin. Filmazpit programak, Euskadiko eta kanpoko hainbat zinemalditan, jorratzen dituzten gaiengatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko.

Ondoren, filmen katalogoa erabiltzaileen esku jartzen du proiekzio ez komertzialak antolatzeko. Erakundeek, udalek, kultur eragileek edota irakaskuntza zentroek programatu ahal dituzte saioak. Film guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira. Ondoren, filmen katalogoa erabiltzaileen esku jartzen du. 

Bermeoko Udalak Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa ekarri du Bermeora eta, horrela, bihar ‘Janis: Little Girl Blue’ proiektatuko du. Herritar guztiei pelikula hau ikusteko gonbitea luzatu die. 

18 / 01 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0