Albisteak

Albistea

Gaztedi Busturialdea Bekak 2018: 18-25 urteko gazteentzako ikasitakoa praktikan jartzeko eta ordaindutako lehen lan esperientzia izateko aukera

 

Busturialdeko gazteek eskualdeko enpresatan trebatzeko aukera dute "Lana bilatzea, Lana da" programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker, 2018. Urte honetan ere eskainiko diren 10 formazio beken bitartez. Busturialdeko hainbat udalek (Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako udalek) eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dituzte beka horiek, Lanbideren bitartez.

 

Bekek ikasitakoa praktikan jartzeko eta lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskainiko diete 25 urtetik beherako eskualdeko gazteei. 2014tik hona eskualdeko 35 gaztek burutu dituzte beraien praktikak Busturialdeko beste horrenbeste enpresatan eta haietako asko, gainera, lanean geratu dira bekak bukatu ondoren.

Bekak gehienez sei hilabetez benetazko lan merkatura hurbiltzeko eta prestakuntza eta lana uztartzeko aukera ematen dute, hau da, eskualdeko enpresatan lanekoak ez diran praktikak egin ahal izango dituzte.

 

Bekaren zenbatekoa hilero 460 eurokoa izango da eta hilabete bakoitzaren bukaeran jasoko da. Bekadunari, gainera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emongo zaio, lanekoak ez diren praktiken kotizazio-kontuaren kodean.

 

Eskariak egiteko epea zabalik

'Gaztedi Busturialdea Bekak' programan parte hartu nahi duten eskualdeko gazteek Lanbiden izena eman edota eskualdeko gazteria zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dute. Eskaria Gaztedi Busturialdearen webguneko Bekak atalean ere egin daiteke.

 

Beken onuradunaren hautaketa prozesua Lanbidegaz batera egingo da enpresak eskatutako profila oinarri hartuta.

 

Lehen aldiz lan arloan esperientzia lortzea da Gaztedi Busturialdea beka hauen helburua, horrela, lan merkatuan errazago sartzea ahalbidetuko dietelarik. Halaber, parte hartzaileek tutoretza eta coaching-a ere izango dute beraien garapenean eta prestakuntzan laguntzeko.

Gaztedi Busturialdea beka bat eskuratzeko interesatuta dauden gazteek baldintza batzuk bete beharko dituzte, hain zuzen ere:

 

ü  18-25 urte izatea.

ü  Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.

ü  Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.

ü  Jasotako prestakuntzarekin erlazio zuzena duen hiru hilabetetik gorako lan-esperientzia ez izatea.

ü  Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea, hain zuzen ere: Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta.

 

 

17 / 01 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0