Albisteak

Albistea

Maider Alcelay ipuin kontalariak 'Animalien biltzarra' saioa eskainiko du urtarrilaren 19an, barikuan, udal liburutegian

 

 

Maider Alcelay ipuin kontalariak ‘Animalien biltzarra’ saioa eskainiko du urtarrilaren 19an, barikuan, 18:00etan, Bermeoko Udal Liburutegian. Ipuin kontaketa saio horretako protagonistak animaliak izango dira; besteak beste, aintziran bizi diren igelak, ganbarako saguak, sugandila bihurriak, baserriko oilarra eta otso despistatua.

Urtero, animaliak suaren inguruan biltzen dira bizitako istorioak partekatzeko. Hortaz, ipuin kontalariaren saio honetan umeek animalien kontu eta istorio harrigarriekin ondo pasatzeko aukera izango dute.

Ipuin kontalariaren saioa lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da

12 / 01 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0