Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak, Erroxapek eta Sareginek kontzentrazioa deitu dute gaur emakume baten kontrako sexu erasoa salatzeko

 

 

Bermeoko Udalak, Erroxape Emakumeen Elkarteak eta Sareginek Bermeoko feministen sariek kontzentrazioa deitu dute gaur, iluntzeko 20:00etan,Taraska enparantzan, Bermeon emakume baten kontrako sexu erasoa salatzeko. 

Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, “gogor salatu” du sexu eraso hau eta biktimari Bermeoko herria eta Udalaren “elkartasun eta babes guztia” adierazi dio. “Eraso hauek emakume guztien kontrako erasoak dira, onartezinak dira eta gaitzetsi behar dira. Ez dugu onartuko gure herrian emakumeen kontrako inolako erasorik”, gaineratu du. 

Alkateak adierazi duenez, “kasu hauek gogortasunez salatu behar ditugu; emakumeen aurkako indarkeria genero-desberdintasunen adierazpen larriena da, eta emakume izate hutsagatik emakumeek pairatzen duten indarkeria onartezina da”. 

Bermeoko Udalaren esanetan, “ezinbestekoa da herriak  sexu erasoak salatzea, argi uzteko erasoak ez direla onargarriak ez Bermeon ez inon”. “Horrek esan nahi du, indarkeria matxistari aurre egitea jendarte osoaren ardura dela, indarkeria kasuak identifikatu eta gainditzeko neurriak hartuz”, azpimarratu du. 

Horregatik, Bermeon gertatutako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Bermeoko Udalak, Sareginek eta Erroxapek, gaur,  astelehenean, 20:00etan, Taraska enparantzan. Horrela, Bidegurenek eta herriko emakumeen taldeek herritar guztiei kontzentrazioan parte hartzera deitu die. “Indarkeria matxistari aurre hartzea guztion ardura delako, hartu parte mobilizazioan. Eraso sexistarik ez!”, nabarmendu du. 

 

 

 

04 / 12 / 2017

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0