Albisteak

Albistea

200 parte-hartzailetik gora Eskola Igeriketa Lehiaketan, zapatuan, abenduaren 2an, Araneko igerilekuan

 

Bermeoko Araneko igerilekuak eskola igeriketa lehiaketa hartuko du zapatuan, abenduaren 2an, arratsaldeko 17:00etan. Honetan, zazpi taldetako 208 gaztek parte hartuko dute, 92 mutil eta 116 neska, hain zuzen ere. 

Eskola igeriketa lehiaketan parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira: Axpoandi Bermeo I.K, Kikunbera I.T Kosnoaga I.T, Club Natación Mungia, Garraitz Kirol taldea, Ondarru Igeri taldea eta Sopela Igeriketa Swim. 

Eskola igeriketa lehiaketa 17:00etan hasiko da Bermeoko Araneko igerilekuan. Horrela, 19:15ak arte igerilekua lehiaketarako erabiliko da, eta, hortaz, erabiltzaileek ezin izango dute erabili, baina 19:15etik aurrera igerilekua pertsona guztientzat irekiko da. 

30 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0