Albisteak

Albistea

Bermeoko txistulariek kalejira egingo dute azaroaren 22an, eguaztenean, Santa Zezilia egunean

 

 

Kankinkabara Txistu Taldeak kalejira egingo du, azaroaren 22an, eguaztenean, Santa Zezilia egunean, Musikarien egunean, hain zuzen ere. Hitzordua 19:30ean izango da Bermeoko Kultur etxean. 

Kankikabara Txistu Taldeak Bermeoko txistulariak gonbidatu ditu “Santa Zezilia eguneko kalejiran guztiok batera parte hartzera”. 

Erabiliko den txistua fa sostenituan izango da, eta honako obrak joko dituzte: ”Elizondo”, ”Erroxape” eta “Santa Zezilia”. “Animatu eta etorri musikarien eguna ospatzen!”, nabarmendu dute. 

 

17 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0