Albisteak

Albistea

'Sunset park' liburuaz aritzeko irakurleen txokoa, eguenean, azaroaren 16an

 

Bermeoko Udal Liburutegiak eguenean, azaroaren 16an, Paul Auster-en ‘Sunset Park’ liburuaz aritzeko irakurleen txokoaren saio berri bat hartuko du arratsaldeko 18:30ean. Arrate Egaña idazleak dinamizatuko du saioa. 

‘Sunset Park’ liburuak azken depresio ekonomikoaren pean New Yorkeko gazte batzuek bizitzan aurrera egiteko egiten duten ahalegina kontatzen du. Maitasun debekatuak, zorigaiztoak, belaunaldien arteko etenak, krisi sozial nahiz pertsonaletan aurrera egiteko baliabideak, New York... eta Austerren eleberrietan ohikoak izaten diren hainbat osagai ditu kontakizunak. 

Egitura bera ere jostagai izan du idazleak. Itzal-argiak ditu kontakizunak, ez da dena iluntasuna, ez da dena argitasuna. Maitasunaren indarra eta beharra antzematen da gertaeren eta pertsonaien hautu eta ibileren azpitik. 

Irakurleen txokoan parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua, eta saioaren egunerako irakurri. Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskaraz sortuta edo itzulita dagoen liburu bati buruz hitz egiten dute. 

Dinamizatzailearekin batera talde giroan izaten diren saio hauetan, literaturari buruzko solasaldiak indartu eta euskal literatura eta idazleen lana ezagutzera eman nahi da.

 

 

13 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0