Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 33 hilobi eta panteoi bat eraikitzeko lursailen emakidak esleituko ditu

 

Bermeoko Udalak Mendiluz udal hilerriko 33 hilobi eta panteoi bat eraikitzeko lursailen emakida era zuzenean esleituko du. Emakidaren iraupena 75 urtekoa izango da. 

Prezioak honakoak izango dira: hilobia eraikitzeko lursail bakoitzarena 6.500 euro eta panteoia eraikitzeko lurrarena 60.000 euro. 

Informazio gehiago nahi izan ezkero, Idazkaritza Sailean eskuratu ahal izango da (Kultur etxea 3. Solairua). 

13 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0