Albisteak

Albistea

Bermeoko odol emaileei omenaldia joan den zapatuan, urriaren 14an

 

 

Bermeoko odol emaileak omentzeko ekitaldia egin zen joan den zapatuan, urriaren 14an, Kafe Antzokian. 20-25 odol emate egiteagatik, 59 bermeotar zeuden deituta omenaldira, baina guztiek ezin izan zuten parte hartu. Bertaratutakoek diploma bana jaso zuten, talde argazkia atera, eta, ondoren, mokadutxoa jateko aukera izan zuten.

Ekitaldian, besteak beste, Alvaro Larreak eta Victor Mansok, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteko presidenteak eta koordinatzaileak, hurrenez hurren; Iñaki Zaratek, Bermeoko odol emaileen elkarteko arduradunak, eta Irune Ormaetxeak,  Bermeoko Urigintza, Turismo, Kirol eta Garapenerako zinegotziak, parte hartu zuten. 

Ormaetxeak eskerrak eman zizkien odol emaile guztiei euren ekarpenarekin “erakusten duten elkartasunagatik”, eta “merezitako omenaldia” dela azpimarratu zuen. “Herri modura harro egon behar gara dagoen odol emaile kopurua kontuan hartuta”, adierazi zuen. 

Zaratek odol emaileak odola ematen jarraitzera animatu zituen; izan ere, azpimarratu zuenez, “odola ematea bizitza ematea da”. 

16 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0