Albisteak

Albistea

Ludoteka eta Gaztelekua berriro martxan asteburu honetatik aurrera

 Udako oporraldia amaituta, asteburu honetan hasiko dira martxan berriro etxeko txikienei zuzendutako Gaztelekua eta Ludoteka zerbitzuak, Gizarte eta Kultura Etxeko beheko solairuan.

Ludoteka barikuetan eta zapatuetan egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era. Zerbitzu hau 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta urrirako jarduera ugari antolatu dituzte. Esaterako, urriaren 20 eta 21eko asteburuan, herrian Bermistorian ospatuko dela eta, egitarau berezia prestatu dute. 

Herriko nerabeei zuzendutako zerbitzua, Gaztelekua, barikuetan eta zapatuetan zabalduko da ere bai, baina ordutegia desberdina eta luzeagoa izango du; izan ere, 18:00etatik 22:00etara egongo da irekita. Zerbitzu hau 12 eta 18 urtera bitarteko gaztetxo eta nerabeei zuzenduta dago eta azpimarratzekoa da hezitzaile bi arituko direla lanean. 

• LUDOTEKA / 6-11 urtera arteko umeentzat

Ordutegia: bariku eta zapatuetan, 17:30etik 20:30era


Urriak 6 eta 7: Martxan barriro. Zelan oporrak?

Urriak 13 eta 14: Jokoak.

Urriak 20 eta 21: Egitarau berezia: Bermistorian.

Urriak 27 eta 28: Eskulanak: kometak egingo doguz.

 

• GAZTELEKUA / 12-18 urtera arteko gazteentzat

Ordutegia: bariku eta zapatuetan, 18:00etatik 22:00etara


Urriak 6 eta 7: Buzz jolasaldia.

Urriak 13 eta 14: Wii jolasaldia.

Urriak 20 eta 21: Betiko jolasak.

Urriak 27 eta 28: Halloween jaia.

 

 

06 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0