Albisteak

Albistea

Arrisku murrizketarako 'Botiltzarra' eta 'Testing' programak Arrantzale egunean, irailaren 9an, Bermeon

 

 

Bermeon zapatuan, irailaren 9an, Arrantzale Eguna, ospatzen da, jai egun handia, eta egun horretan arrisku murrizketarako bi programa martxan jarriko dira; alde batetik, Boltitzarra (‘botelloia’) eta, bestalde, Testing. 

Botiltzarra programari dagokionez, jai giroetan alkoholaren aisialdi kontsumoen arrisku murrizketan oinarritutako proiektua da; kalean alkohola edaten ari diren gazteei zuzendutako prebentzio esku-hartzea, hain zuzen ere. 

Horrela, alkoholaren erabilerak sortu ditzakeen arriskuak gutxitu nahi dira programa honen bidez, eta, horretarako, 13:00etatik 18:00etara AiLaket!-eko sei profesional ibiliko dira  informazioa, materiala, jatekoa, edaria… eskaintzen. Lan-taldea gazteengana hurbiltzen da alkoholaren erabileran arriskuak murrizteko informazioa eta materiala banatuz, eta ezohiko egoera edo ekintzaren bat ematekotan komenigarriak diren neurriak hartzen dituzte.

Testing programaren kasuan, gazteen arteko substantzien gehiegizko erabileraren prebentzioa egin nahi da, arrisku kudeaketa hobeagoa ahalbidetzen duen egiazko informazio objektiboa eskainiz. Ildo berean, erabileraren arriskuez pertsonak kontzientziatzea eta erabileraren bidez bilatzen diren arrazoi eta helburuen hausnarketa bultzatu nahi du. 

Testing-a 23:00etatik 02:30ra izango da eta liburutegiaren ondoan kokatuko da, Txosna gunetik hurbil, eta AiLaket!-eko hiru teknikari egongo dira informazioa ematen eta substantzien analisiak egiten. 

 

07 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0