Albisteak

Albistea

Hegaluzea eta piper berdea izango dira Bertoko Produktuen Udako IV. Azokaren protagonistakabuztuaren 5ean, zapatuan

Umeentzako tailerrak, bertoko taloa, kontserbak eta bertoko lehen mailako produktuak eskainiko du Udako azokak giro paregabean

 

 

 

Bertoko produktuen Udako IV. azoka egingo da Bermeoko azokan abuztuaren 5ean, zapatuan, goizean zehar (9:00etatik 15:00etara) eta hegaluzea eta piper berdea izango dira azokaren protagonista garrantzitsuak. Horrela, hegaluzearen eta piper berdeen dastatzea egingo da goizeko 12:00etatik 14:30era. 

Baina beste protagonista asko be izango ditu udako azokak; izan ere, bertaratzen diren pertsona guztiek bertoko taloa, gozoak eta baserriko lehen mailako produktuak, produktu ekologikoak eta Bermeoko enpresetako kontserbak eskuratzeko aukera izango dute eta umeek ere tailerretan ondo pasatu ahal izango dute, eurei zuzendutako tailerrak antolatu baitira 11:00etatik 14:00etara. Guzti hori euskal musikarekin girotuta egongo da, Bermeoko azokan giro aparta sortuz. 

Horrela adierazi dute gaur Bertoko Produktuen Udako IV. Azoka aurkezpenean, Irune Ormaetxeak, Merkataritza eta Turismo zinegotziak, eta Ainhoa Maguregik, Bermeoko Azoka Elkarteko (Berazel) ordezkariak eta azokako merkatariek. 

Irune Ormaetxeak adierazi duenez, udako azoka honekin Bermeoko plaza indartu nahi da eta sasoiko produktuak kontsumitzearen garrantzia azpimarratu, sasoiko produktuak kontsumitzea gure inguruko baserritarren onurarako delako eta gure elikadura ere hobetzen duelako. 

Bermeoko Udalak eta “Berazel” merkatarien elkarteak pertsona guztiak gonbidatu dituzte Udako Azoka honetara etortzera euskal giro politean, bertoko produktuak,  taloa, txakolina eta sagardoa dastatzeko eta balio erantsia duten gure produktuak eskuratzeko. Azokara sartzeko parking zerbitzua ere izango dute bezeroek.

28 / 07 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0