Albisteak

Albistea

'Taelladie', Talako paella txapelketa, uztailaren 8an, zapatuan, Bermeon

 

Seigarren urtez, Bermeok 'Taelladie', Talako paella txapelketa, hartuko du uztailaren 8an, zapatuan. Horrela, txapelketa gastronomiko honetan parte hartu nahi duten koadrila guztiek Talan izango dute hitzordua. 

Izena ematea goizeko 11:00etatik 12:00etara  izango da, eta, ondoren, paellak prestatu, aurkeztu eta probatzeko momentua izango da; izan ere, paellen aurkezpena 14:00etatik 14:30era izango da. 

Paellak ezin izango dira etxetik ekarri, eta epaimahaikideek honakoak baloratuko dituzte: aurkezpena, gustua (zaporea) eta arrozaren puntua. Arratsaldeko 17:30ean sari banaketa izango da eta lehenengo hiru sailkatuek saria jasoko dute. Horrez gain, txapelketako sukaldari gazteenak ere, sari berezia jasoko du aurten. 

Egun guztian zehar giro paregabea izango da nagusi Bermeoko Talan egingo den seigarren Taelladien. Bermeoko Udalak ekimen hori antolatzen laguntzen du. 

27 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0