Albisteak

Albistea

Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntzak tramitatuko ditu Behargintzak

 

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza- programa abian jarri du, eta Behargintzak bideratuko ditu laguntza horiek. 

Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programaren helburua da merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko 2016ko uztailaren 16tik aurrera egin diren inbertsio proiektuak laguntzea. Onuradunak jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiak dira. 

Diruz lagungarriak diren inbertsioak honakoak dira: alde batetik, merkataritza jarduerarako beharrezkoak diren ekipamenduak, altzariak eta lokalen erreformak eta modernizazioak, eta, bestetik, balantza elektronikoak, ekipo informatikoak, aplikazioak eta bere konplementuak. Eskaerak egiteko epea 2017ko uztailaren 17ra arte izango da, horretarako kontsignatutako kreditua ordurako bukatu ez bada. 

Interesa duten merkatari eta enpresak Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute, Behargintzak tramitatuko baititu diru-laguntza hauek (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, prospekzioa@bermeo.eus)

16 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0