Albisteak

Albistea

Puzgarriak, giza futbolina eta ludoteka, besteak beste, domekan, ekainaren 18an, Bermeon 'Athletic herriz herri' ekimenean

 

Athletic Fundazioak antolatuta, ekainaren 18an, domekan, Bermeoko Lamerak ‘Athletic herriz herri’ ekimena hartuko du goizeko 10:30etik 14:30era. Ekimen horren barne umeek gozatzeko aukera pila izango dituzte Bermeon, besteak beste, giza futbolina, puzgarriak, ludoteka, makillaje tailerra, futbol txapen tailerra eta marrazki lehiaketa izango baitira. 

Horrez gain, atezaintza puzgarri bat egongo da baloi adimentsu batekin, eta photocall-ean ere argazkiak egiteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Aurkezle batek ekimena girotuko du jokoekin eta galderekin. Lamera guztia Athletic-eko koloreekin eta musikarekin girotuta egongo da. 

Athletic Fundazioak adierazi duenez, ekimen horren helburu nagusia da Athletic-en eta, orokorrean, futbolaren izaera ludikoa eta ez lehiakorra aldarrikatzea. 

Hortaz, domekan umeek eta nagusiek ‘Athletic herriz herri’ ekimenarekin ondo pasatzeko aukera izango dute Bermeon. Horrela, Athletic Fundazioak eta Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimen horretan parte hartzera. 

13 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0