Albisteak

Albistea

'Nordic walking' barikuan, maiatzaren 12an, eta 'Stand up paddel' zapatuan, maiatzaren 13an, hileko kirol ekimenaren barne

 

Maiatzean, hileko kirol ekimenaren barne, bi ekimen antolatu ditu Bermeoko Udal Kirol patronatuak: alde batetik, Nordic walking ikastaroa barikuan, maiatzaren 12an, eta, bestetik, Stand Up Paddle ikastaroa zapatuan, maiatzaren 13an. 

Nordic walking ikastaroari dagokionez, barikuan 16:30etik 19:30ak arte izango da. Abonatuentzat 20 euro izango da eta ez abonatuentzat 30 euro. Ikastaro horretan gehienez 20 pertsonek parte ahal izango dute. 

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak gogoratu duenez, Bermeo Euskal Herriko Nordic Walking gune bihurtu da eta zailtasun ezberdina duten Nordic Walking lau ibilbide eskaintzen ditu, herritarrek eta bisitariek kirol horrekin gozatzeko aukera eskaintzen dutenak, osasuna hobetuz eta gure herriko paisaiekin disfrutatuz.

Bestalde, Stand Up Paddle ikastaroa zapatuan izango da 10:30ean Bermeoko Portuan eta ordu beteko saioa izango da. Abonatuentzat 6 euro izango da eta ez abonatuentzat 12 euro. 

Bi ekimen hauetan parte hartzeko Bermeoko Araneko kiroldegian izena eman behar da. 

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, Hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta kirola praktikatzeko, besteak beste”, gaineratu du.

 

 

10 / 05 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0