Albisteak

Albistea

Emakumeei zuzendutako informatika ikastarorako izena emateko epea oraindik irekita

Bermeoaldeko Behargintzak, Lanberri programaren barne, emakumeei zuzendutako Informatika ikastaroa antolatu du, eta horretan parte hartzeko izena emateko epea oraindik irekita dago. 

Informatika ikastaroa informatika arloko ezagupenak sendotu nahi dituzten emakumeei zuzenduta dago. Edukiak honakoak dira: sistema eragilea, informazioa bilatzea, internet eta intranet, posta elektronikoa, kalkulu orrien aplikazio informatikoak, tramiteak on-lineā€¦ 

Ikastaroa martxotik ekainera arte da izango da (210 ordu) Bermeoko Behargintzan. Hortaz, ikastaro honetan parte hartu nahi duten emakumeek izena eman ahal dute Bermeoaldeko Behargintzan (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua, telef: 94 6179190 behargintza@bermeo.eus).

 

24 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0