Albisteak

Albistea

Bermeoko Gure Esku Dagok zapatuan, martxoaren 25ean, ekitaldia egingo du Lameran eta astean zehar mahaiak jarriko ditu informazioa emateko

Botoa emateko papeletak informazio mahaietan eta Gure Esku Dagoren Goiko Plazako lokalean eskuratu daitezke

 

Apirilaren 2an independentziari buruzko herri-galdeketa egingo da, eta horrela hainbat dira aste honetan ere Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeak antolatutako ekimenak. Alde batetik, astean zehar mahaiak ezarriko ditu herriko hainbat tokitan herritarrei herri-galdeketari buruzko informazio guztia emateko eta, bestetik, zapatuan, martxoaren 25ean, Lameran ekitaldi bat egingo du, 13:00etan. Euria egiten badu, Portalen (Taraskako arkupeetan) izango da ekitaldia.

Informazio mahaiei dagokienez, bihar, martitzenean, martxoaren 21ean, San Martin, Bizkaiko Jaurerrian, Atalden eta udal azokan egongo dira 12:00etan. Martxoaren 23an, eguenean, institutuetan 11:15ean eta Goiko plazan 12:00etan izango dira, eta domekan, martxoaren 26an, MaƱun eta Almikan 11:00etan.Martxoaren 24an, barikuan, Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeak apirilaren 2ko mahaikideekin batzarra izango du Kultur etxean 19:30ean.

Horrez gain, Goiko plazako Gure Esku Dagoren lokalean (lehengo Seaska dendan), apirilaren 2an botoa eman ezin izango dutenen aurretiko botoak hartzen ari dira, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, hain zuzen ere. Zapatuetan ere lokal hori irekita egongo da. Martxoaren 25ean, zapatuan, 10:00etatik 12:45era, alegia.

Bestalde, Gure Esku Dagoko lantaldeak adierazi duenez, botoa emateko papeletak informazio mahaietan eta Gure Esku Dagoren Goiko Plazako lokalean eskuratu daitezke. Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeak antolatzen diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu die herritarrei.

20 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0