Albisteak

Albistea

Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari Bermeon suhiltzaile talde finko bat jartzeko berriro eskatu dio

 


Bermeoko Udalak, iaz egin zuen bezala, Bizkaiko Foru Aldundiari (BFA) eskatu dio Bermeon suhiltzaile talde finko bat jartzeko. Ildo berean, taldea osatzen den artean, Bermeoko Herri Babesa taldearen lanari laguntzeko, Bizkaiko Foru Aldundiari hurrengo baliabideen lagapena eskatzen dio: moto-bonba kamioi txiki bat, eskaladun kamioi txiki bat, lur orotarako ibilgailu arin bat eta ekipo autonomoak.

Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, azaldu duenez, iaz, martxoaren 21ean, aipatutako eskaerak luzatu zizkion Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari, “eta, aurten, berriro luzatzen dizkiogu”.

“Aipatutako eskaera egin genuen egunetik, 2016ko martxoan, gure herrian suari lotutako arazo gehiago izan ditugu, azkena aurtengo otsailaren 21ean Aurrekoetxea kaleko garajeetan gertatutako sutea, hain zuzen ere”, gogoratu du. Beraz, Ibarrolazaren esanetan, “Foru Aldundiak gure eskaera oraingoan erantzutea eta ontzat hartzea espero dugu, guztiz beharrezkoa delako”.

20 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0