Albisteak

Albistea

Bermeoko Udala Bermeoko auzo alkateekin batzartu da

 

 

Benito Ibarrolaza, Bermeoko alkateordea eta Zerbitzuetako zinegotzia, Amaia Elorza, Lurgintza zinegotzia, Urdaibai Patronatuko arkitektoa eta Bermeoko udaleko arkitektoa Bermeoko auzotako auzo alkateekin batzartu ziren joan den martxoaren 9an.

Elorzak azaldu duenez, batzar horretan hainbat gairen berri eman zen, eta auzo alkateen “iritziak, zalantzak eta ekarpenak ezagutzeko aukera izan genuen”. Horrela, batzarrean, besteak beste, honako gaiak jorratu zituzten: Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa  (EIT), Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa zuzentzeko Plana, eta Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek, auzoetako bizilagunei zuzenduta egingo duen agerraldia.

Bermeoko udal arkitektoak landa eremuan Eusko Jaurlaritzak araututako Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari  (EIT) buruz informatu zuen. EIT txosten tekniko bat da, eraikinen segurtasun, bizigarritasun eta erosotasun baldintzak hobeto ezagutzeko tresna, hain zuzen be. Eraikinaren jabearen betebeharra da, eta eraikina kontserbatzeko legezko betebeharrean sartuta dago. Ildo honetan, udal arkitektoak auzoetako eraikinek EIT egiteko beharra dutela eta horretarako dagoen egutegia azaldu zuen batzarrean.

Bere aldetik, Urdaibai Patronatuko arkitektoak, eraikinei dagokienez, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa zuzentzeko Planak (EKZP/PRUG) duen eragina azaldu zuen.

Bestalde, Idurre Bidegurenek, martxoaren 24an, barikuan, auzoetako bizilagunei zuzenduta Almikan egingo duen agerraldiaren berri eman zuten.  

Lurgintza zinegotziaren esanetan, “beharrezkoa da lehenengo eskutik auzo alkateen iritziak ezagutzea, eta elkarlanean aritzea”. Horrela, batzarraren balorazio “positiboa” egin du.

 

16 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0