Albisteak

Albistea

Gimnasia erritmikoaren Bizkaiko Oinarrizko Txapelketa otsailaren 25ean, zapatuan, Bermeoko Araneko kiroldegian

 

Bermeoko Araneko kiroldegiak zapatuan, otsailaren 25ean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, gimnasia erritmikoko Bizkaiko oinarrizko txapelketa hartuko du. 

Bertan, bakarrekoetan, kategoria ezberdinetako 21 gimnastak parte hartuko dute,  Xixili Gimnastika, Sakoneta ,Getxo eta Dana taldeetakoak, hain zuzen ere. Ondoren, taldeka hiruk parte hartuko dute: Dana taldeko kadete eta gazteak eta Xixili Gimnastika taldeko gazteak.   

Hortaz, gimnasia erritmikoarekin gozatzeko aukera izugarria izango dugu zapatuan, otsailaren 25ean, Bermeoko Araneko kiroldegian.

 

 

 

23 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0