Albisteak

Albistea

12-16 urtekoentzako GAZTE JAIA barikuan, urtarrilaren 20an, Gaztelekuan

 

12-16 urte arteko gaztetxoek hitzordu garrantzitsua dute barikuan, urtarrilaren 20an, 18:00etatik 21:00etara, Bermeoko Kultur etxeko Gaztelekuan, izan ere, eurentzako GAZTE JAIA antolatu du Bermeoko Udalak. 

Juan Karlos Agirrek, Gazteria zinegotziak, azaldu duenez, “GAZTE JAIAN ondo pasatzeko aukera pila izango dute gaztetxoek”. Horrela, besteak beste, mahai-futbol txapelketa izango da, eta musika entzuteko eta zerbait jan eta edateko aukera izango dute bertaratutakoek. Horrez gain,  CDak zozkatuko dira eta hainbat sorpresa egongo dira jai dibertigarri honetan. 

Agirrek adierazi duenez, GAZTE JAIAN “gaztetxoen iritziak, beharrizanak eta gustuko dituzten gauzak ere ezagutu nahi ditugu, hurrengo hilabeteetako Gaztelekuko ekintzak antolatzeko orduan euren ekarpenak kontuan izatea oso garrantzitsua baita Udalarentzat”. 

Agirrek 12-16 urte arteko gaztetxoei jai honetan parte hartzera gonbidatu die “giro onean ekintza politekin gozatzeko aukera izango dutelako”.

 

 

18 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0