Albisteak

Albistea

Txalaparta ikastaroa Bermeoko Udal Musika Eskolan abenduaren 7tik aurrera

 

Bermeoko Udal Musika Eskolak txalaparta ikastaro laburra martxan jarriko du. Ikastaro horrek 12 aste iraungo ditu, abenduaren 7tik martxoaren 14ra arte, hain zuzen ere.

Bermeoko Udal Musika Eskolak adierazi duenez, txalaparta ikastaroaren irakaslea Eneko Uribe bermeotarra izango da, eta helburuak dira Bermeo eta Busturialdeako pertsonei txalaparta ikasteko aukera ematea eta eskualdean txalapartaren erabilpena bultzatzea. 

Bermeon jadanik txalaparta talde bat martxan dago. Horrela, asmoa da ikastaroan parte hartzen duten pertsonek gero txalaparta talde horretan ikastaroan ikasitakoari jarraipena ematea. Horrez gain, Bermeoko Musika Eskolak azaldu duenez,  txalaparta taldeak hainbat ekimenetan parte hartzea aurreikusten da, Erromeridxen eta Txistu Alardean, besteak beste. 

Horrela, Bermeoko Musika Eskolak txalaparta gustuko duten pertsona guztiei ikastaroan parte hartzera animatu die.  Interesa duten pertsona guztiek Bermeoko Udal Musika eskolan eman behar dute izena abenduaren 5a baino lehen.

 

28 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0