Albisteak

Albistea

Bermeok San Roke eguna ospatuko du abuztuaren 16an, martitzenean

 

 

 

Bermeok urtero bezala San Roke eguna ospatuko du abuztuaren 16an, martitzenean. Horrela, asko izango dira Talara bertaratuko diren herritarrak egun honetan, ohikoa den moduan, marmita prestatzera eta lagun edo eta familia artean egun polita pasatzera.

Egun guztian zehar musikarekin girotuko da Tala, eta 12:00etan Kankinkabara txistu taldearen kalejirak giroa alaituko du. Horrez gain, arratsaldeko 18:00etan Saltoka euskal dantzaldia egingo da Talan. Honetan nahi duten pertsona guztiek euskal dantzak ikasteko aukera izango dute jai giroan.

Gainera aurten ‘Geuk eus’ kanpaina presente egongo da San Roke jaietan ere abuztuaren 16an, martitzenean, bideo-photocall karpa izango baita Talan 12:00etatik 15:00etara. Bertan Kalinpanek lagunduta, nahi duten pertsonek euskaraz egiteko arrazoiak azaldu ahal izango dituzte bai barruan grabatuko diren bideoetan edo/eta bai kanpoan egingo dituzten argazkietan. 

 

Bermeoko jai batzordeak herritar guztiak animatu ditu domekan, San Roke egunean, Talara joatea, San Roke jaian parte hartzera eta giro paregabearekin gozatzera. 

12 / 08 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0