Prensa

Prensa

Aritzatxuko kantinako, sorosleen guneko eta komunetako birgaitze lanak bukatu dira

 

Aritzatxu hondartzako kantina, sorosleen gunea eta komunak  birgaitzeko lanak bukatu dira eta martxan daude. Horrela, jadanik kantina irekita dago, sorosleak euren gunean daude eta hondartzako erabiltzaileek komunak ere erabili ahal izango dituzte, hain zuzen ere, bi komun, bat andrazkoentzat eta beste bat gizonezkoentzat, komunarekin eta dutxarekin osatutakoak.  

Aritzatxuko kantinak joan den urteko denboralaren ondorioz  kalte larriak pairatu zituen eta, nahiz eta hondartzako kalte nagusiak konpondu ziren eta hondartza erabilgarria izan zen joan den udan, kantinaren kasuan ezinezkoa izan zen.  

Tramite guztiak egin ondoren, maiatzean hasi ziren kantinaren birgaitze lanak, Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanean aurrera eraman dituztenak, eta momentu honetan prest dago eraikina.

10 / 07 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0