Prensa

Prensa

Euskal Herriko dantzekin eta kantekin gozatzeko aukera zapatuan Alkartasuna Dantza taldearen ekitaldian

 

Euskal Herriko dantzekin eta kantekin gozatzeko aukera “paregabea” izango dugu zapatuan, uztailaren 11n, Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak Bermeoko Abesbatzaren laguntzarekin antolatutako dantza ekitaldian. Ikuskizuna Bermeoko Artza frontoian izango da gaueko 22:00etan eta sarrera doanekoa izango da.  

Bermeoko Alkartasuna Taldeak adierazi duenez, erakusketa honen helburua da “herritarrek Euskal Herriko dantza ezberdinak ezagutu ahal izatea, taldeak urtean zehar egindako lana erakustea eta dantza ikuskizun honekin denok ondo pasatzea”.

80 dantzari eta musikari inguruk parte hartuko dute ekitaldi honetan. Hasieran Luzaideko dantzak egingo dituzte eta Behenafarroako kabalgada urkeztuko dute.


Ondoren, Bermeoko Abesbatzarekin batera Gipuzkoako Erreberentzia ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek. Gero Espata Dantza eta ostean Euskara Plazara, hau ere Bermeoko abesbatzarekin, eta Jotak izango dira ikusgai.
Nafarroako dantzen txanda izango da ondoren, Otsagikokoak Busturialdeko Gaiteruen laguntzarekin eta Eskalapoin dantza ikusteko aukera ere egongo da (Baztaneko dantzari buruzko koreografi bat. Amaitzeko, Bizkaiko dantzak, Dantzari dantza, -Bermeoko abesbatzarekin batera-, eta jotekin disfrutatzeko aukera eskainiko du ekitaldi honek.  

Alkartasuna Dantza Taldeak herritar guztiak gonbidatu ditu “festa giro polita” izango duen ekitaldi honetan parte hartzera.

 

 

 

06 / 07 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0