Prensa

Prensa

Behargintzak uztailean enplegu jardunaldiak egingo ditu

Bermeoaldeko Behargintzak uztailean ere enplegu jardunaldiak antolatu ditu langabetuei, lana bilatzerako prozesuan, laguntza eta aholkularitza eskaintzeko helburuarekin. Jardunaldiak  bi egunetan izango dira, uztailaren 9an eta 23an,  hain zuzen ere, Bermeoko Behargintzan  (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua). 

Saio biak eguenetan izango dira 10:00etatik 13:00era. Uztailaren 9ko saioan curriculum espress-a eta posta elektronikoa landuko dira eta uztailaren 23an, aldi baterako enpresen (randstad) inguruan arituko dira. 

Behargintzak gogoratu duenez, gaur egungo krisiaren ondorioz, egoera ezberdinak bizi dituzten langabetuak daude eta, horregatik, “askok zailtasunak dituzte lana bilatzeko momentuan eta laguntza behar dute”. Hori dela eta, Behargintzak    enplegu jardunaldi hauek antolatu ditu lan bilketa aktiboan interesa duen edozein pertsonari zuzenduta. Bertan laneratze gaitasunak eta teknikak landuko dituzte. 

Interesa duten pertsona guztiak Behargintzako bulegoetara joan behar dira edo bere telefonora deitu behar dute. ( tel: 94 6179190 behargintza@bermeo.org).

 

 

 

 

03 / 07 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0