Prensa

Prensa

Herritarrek Bermeoko jaietako kartelaren irabazlea aukeratu ahal dute finalisten artean

Herritarrek euren botoekin Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartelaren irabazlea aukeratu ahal izango dute joan den barikuan epaimahaiak aukeratutako hiru kartel finalisten artean. Herritarrek ekainaren 28ra arte bai Nestor Basterretxea aretoan ezarriko den kutxan edo bai Bermeoko Udaleko facebooken bidez (https://www.facebook.com/BermeokoUdala), bit.ly/1IV5xOg-en sartuta, eman ahal izango dute bozka. 

Aurten 6 kartel aurkeztu dira lehiaketan eta epaimahaiak, -Jai Batzordeko kideek eta Udaleko zinegotziek osatutakoa-, horien artean aukeratu ditu atzo kartel finalistak. Finalistak aukeratzeko orduan originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea, eta bizitasuna, besteak beste, baloratu izan dira.  

Orain kartel parte hartzaile guztiak Nestor Basterretxea aretoan egingo den erakusketan ikusi ahal izango dira, egunero 19:00etatik 21:00era,  eta herritarrek finalisten artean aukeratu ahal izango dute gustukoena Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartela izateko. 

Botoa Nestor Basterretxea aretoan ezarriko den kutxa batean edo Bermeoko Udaleko facebooken bidez eman ahal izango da ekainaren 28ra arte. Kartel irabazlea ekainaren 29an jakinaraziko da.  

Argibide gehiago nahi duten pertsonek, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean (Irakaskintza 14 -16. Tel.: 946179157; kultura@bermeo.org) jaso ahal izango dituzte.

 

 

 

 

22 / 06 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0