Prensa

Prensa

159 txakur ikuskatu dira maiatzaren 14tik ekainaren 1era txakurrak kontrolpean izateko eta herria garbi mantentzeko kanpainaren barne

Txakurren kaka gehiago dauden lekuak identifikatzen ari dira, horietan kontrol zehatzagoak egiteko

Bermeoko Udalak txakurrak eta orokorrean animalia guztiak kontrolpean izateko eta herria garbi mantentzeko kanpaina bat martxan jarri zuen maiatzean. Horrela, maiatzaren 14tik ekainaren 1era 159 txakur ikuskatu ditu, baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko. Horietatik eta arrazoi ezberdinengatik 16 espediente administratibo ireki dira. Horrez gain, txakurren kakak agertzen diren tokiak ere identifikatzen ari dira udal langileak, horietan kontrol zehatzagoak egiteko helburuarekin.  

Kanpaina honen barne animalien inguruko ordenantza  gaurkotu da, Udaltzaingoa jarraipen zehatzak egiten ari da eta eskuorri informatiboak banatu dira, besteak beste, txakur bat izatearen ardurak eta horrek ez betetzearen ondorioak gogoratzeko.  

 “Oso garrantzitsua animaliek baldintza guztiak betetzea herritarren segurtasuna bermatzeko eta herria txukun mantendu ahal izateko. Horregatik jarraipen zehatzak egiten ari da Udaltzaingoa; hiru astetan inguru Alde Zaharrean egin ditu jarraipen zehatzak eta orain Talan hasiko da”, adierazi du Bermeoko Udalak. “Dena den, horrek ez du esan nahi gune horietan soilik egingo dituztela jarraipenak, beste guztietan ere egingo baituzte”, gaineratu du.

 

 

 

18 / 06 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0