Prensa

Prensa

1.500 ume eta gazte inguru elkartuko dira ekainaren 22an, astelehenean, ikasturte amaierako jaian

1.500 ume eta gazte inguru elkartuko dira datorren astelehenean, ekainaren 22an, Bermeon ikasturte amaierako jaian. Herriko ikastetxe guztietako 3 urtetik 12 urte bitarteko haurrek ez dute aspertzeko astirik izango, hainbat baitira eurentzat antolatu diren ekimenak: pailazoak, dantzaldia, umeentzako parkea, diskofesta eta ikuskizunak, besteak beste. 

Bermeoko Udaleko Kultura Sailak azaldu duenez, festa honekin, ikastetxe guztietako umeak “ekintza batean elkartu nahi dira egun zoragarri bat igarotzeko”.  

Haurrek adinaren arabera parte hartuko dute antolatutako ekintzetan. Horrela, etxeko txikienentzat, haur hezkuntzako umeentzat, hain zuzen, Tomax pailazoak ‘Txipli txapla’ bere abenturaren ikuskizuna eskainiko du goizeko 10:30ean Sagrado Corazón ikastetxean.  

LHko 1 eta 2.mailetako haurrek ‘Gaur jaia’ dantzaldiarekin gozatuko dute, Xilipurdi taldearen eskutik, San Frantzisko Herri ikastetxean goizeko 10:15ean. Bestalde, LHko 3. eta 4.mailetako neska-mutilentzat goizeko 10:00etatik aurrera umeentzako parkea egongo da Lameran, eta bertan,pista amerikarra, bungeebasketa, monsterra, kohete txirrista, espazio-ontzia, eskailera zoroak eta junping-a, besteak beste, egongo dira. 

LHko 5. eta 6.mailetako gazteek Asier Kidam eta David Blancoren ‘Mr.White, esan Alakazan’ magia ikuskizunarekin ondo pasatzeko aukera izango dute goizeko 10:30ean Bermeoko Kafe Antzokian.  

Hainbat mailatako ikasleak batuko dira 12:00etan Lameran Pako & Urtzaren diskofestako abesti eta dantzekin gozatzeko. Baina jaia ez da goizean amaituko. Izan ere, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara umeentzako parkea egongo da Lameran.  

Bermeoko Udaleko Kultura Sailak egun “polita” izango dela nabarmendu du eta nagusi, ume eta gaztetxoak jai honetan mahoiez jantzita parte hartzera animatu ditu.

 

 

 

16 / 06 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0